Gure zerbitzuen helburua zenbait arloko partikularren eta profesionalen beharrei erantzutea da: Pinturaren profesionalak, zaharberritzaileak, birgaikuntza enpresak, arkitektoak, arlo hauetako teknikoak edota administrazioak.
- Partikularrak

Arotzerien desugerketa:
Kanpoko arotzerien desugerketarako (pertsianak, ateak, etab.) oso garrantzitsua da desugerketa modu egokian egitea euskarria prestatzeko eta behar den bernizadura emateko. Arazo hau konpondu dugu gure murgilketaren bidezko desugerketa sistemarekin, eskuzko desugertak suposaten duen esker txarreko lana saihestuz.

Desugerketa murgilketaren bidez Kwick Kleenen Flow Over sistemarekin egiten dugu. Sistema honekin aurreko akaberen deuseztapena lortzen da egurraren poroetatik ateratzen, eta era horretan akabera berriaren aplikazio bikaina lortzen da. Gainera, egurra tratatua ere badago eta prebenitzen dira xilofagoen erasoak, ustelkeriaren lizundurak, etab.
Egurra eta hezetasunaren tratamendua:
Egurrezko egitura duten etxeen arazoetako bat insektu xilofagoen erasoa da. Gure enpresak, S-B-06-05 NA erregistro zenbakia duenak, tratatu egiten ditu egiturak (sakoneko injekzioak eta gel inpregnazioa), oholtzak (gel inpregnazioa), altzariak (shock termikoa) eta hezetasuna.
Adituak gara kapilaritateek eragindako hezetasunaren tratamenduan (izurrite xilofagoen erasoak errazten duen arazoa)

- Zaharberritzaileak:
Nademan adituak gara artelanen eta altzarien tratamenduetan. Aukeratzen diren diagnostiko eta tratamenduak funtsezkoak dira zaharberritu behar den pieza ez hondatzeko.
Gure tratamenduak: gel inpregnazioak (sendagarria, aurrezaintzekoa), fumigazioa, gasen aplikazioa, shock termikoa

- Birgaikuntza enpresak eta profesionalak.

Egurrezko egitura duten eraikinetan, kalte biotiko edo abiotikoen ebaluazioa ezinbestekoa da bere kontserbazio egoera ezagutzeko. Balio historikoa duten eraikinetan, zaharberrikuntza eta birgaikuntzako joera da eraikinaren historian baliogarriak izan diren materialak kontserbatzea .
Eskeintzen ditugun zerbitzuak oso tresna baliagarriak dira zaharberrikuntza enpresetarako edota arkitekto, aparejadore et dekoratzaileentzat: Arotzerien desugerketa, xilofagoen aurkako tratamenduak (pipiak, termitak), harrizko materialen garbiketa, hezetasunen tratamendua eta egituren piezetan indartze edo sendotzea.
Nademak azterketak ere egiten ditu kalte ebaluazioetarako eta egituren osasun egoera zein den jakiteko.
- Administrazioak:

Nademak eraikin historikoetan eta birgaikuntza obretan azterketak eta ikasketa teknikoak eskeintzen die administrazioei . Egituraren egoera, zureriaren osasun egoera, hezetasunen tratamendua, balorazio ekonomikoak.

Bezeroak